bg_home_eu

ULIKER Pertsonen Zuzendaritzarako Aholkularitza da. Pertsonen zuzendaritza estrategikoa ziurtatzeko eredu oso eta sistematikoa diseinatu eta abian jartzeko orduan esperientzia zabala du. Halaber, erakundeak diseinatzen ditu eta posizio lehiakorra ziurtatu eta hobetzeko xedez, enpresaren beharrei, betekizunei eta aukerei erakundea eta bere langileak etengabe moldatzeko beharrezkoak diren antolaketa-garapenaren prozesuak zuzentzen ditu.

Bere bezeroek enpresari balioa emateko behar duten laguntzaz jakitun izanik, ULIKERREK zerbitzuen enpresa-eredua sortu du eta, horri esker, bere bezeroek gehieneko kaudimen tekniko eta profesionalarekin kalitatezko zerbitzua izan dezakete. Ildo horri jarraiki, une bakoitzean beren arazo eta beharretarako konponbide egokia izan dezakete.