Antolaketaren diseinua eta garapena
ULIKERREK Estrategiarekin bat enpresaren beharrei erreparatuz hobe erantzuten dion Antolaketa Egitura diseinatzeko aholkuak ematen dizkie bere bezeroei eta antolaketa berria abian jartzeko prozesuan eta erakundeak, langileek eta antolaketa-kulturak kudeaketan bikaintasun-ereduarekin batera, bere erakundearen kulturan heldutasun-maila altua izateko antolaketa-garapenaren eredua diseinatzen eta abian jartzen laguntzen die.

Enpresek geroz eta ingurune konplexuagoan egiten dute beren jarduera; aldez aurretik zer gertatuko den esatea geroz eta zailagoa da eta eskaerak geroz eta handiagoak dira. Testuinguru horretan, antolaketa-egiturak honako abiapuntua izan behar du: antolaketa-ereduak eta antolatzeko eta funtzionatzeko moduek malguak, dinamikoak eta aldakorrak izan beharko dute, une bakoitzean aurre egin behar dien behar, eskakizun eta erronkei moldatu ahal izateko. Nolanahi ere, antolaketa-egiturak behar horiei erantzun behar die. Ondorioz, lanak unitate koherenteetan segmentatu behar dira, segmentatutakoa integratu behar da eta erakundean lortu nahi den autonomia-maila erabaki behar da.
Ekonomia globalizatua dago eta tokiko konponbideetatik orokorrean lehia egin behar dugu; teknologiak eta informazio-sistemek eboluzionatu dute; gure produktu eta zerbitzuen eskaintza eta eskaeraren egituran erabateko aldaketak edo partzialak izan dira; gizarte osoari balioa eta aberastasuna eskaintzeko orduan enpresek, erakundeek eta pertsonek rol berria dute eta erakundearen baloreei nahiz zuzendaritzaren eta burutzaren estiloari estuki lotuta daude. Horiek guztiak enpresa moldatzeko esparrua osatzen duten alderdi gutxi batzuk dira. Horiengatik, batetik, enpresak une bakoitzean beharrei moldatzeko antolaketa-egitura behar du eta, bestetik, antolaketa-kulturan heldutasun-maila altua ziurtatzeko antolaketa-garapenaren eredua izan behar du.

