bg_soluciones

Berrikuntza eta lehiakortasunerako Pertsonen Zuzendaritzaren Eredu Osoa diseinatu eta ezartzea

Pertsonen Zuzendaritza Estrategikorako eta Erakundearen Garapenerako EREDUA definitu, abian jarri eta finkatzeko orduan, ULIKERREK bezeroak laguntzen ditu. Eredua enpresaren estrategiarekin lerrokatua egiten da eta pertsonen zuzendaritza praktika guztiak arrazoiz integratzen ditu. Halaber, erakundearen garapena eta aldaketa errazteko “ibilbide-orria” definitzen du. Horrela, enpresaren helburuak lortu eta etorkizuneko erronka eta aukerei eraginkortasunez erantzuteko langileek gaitasunak dituztela ziurtatzen da. Gainera, antolaketa-kulturaren heldutasun-maila etengabe finka eta hobe daiteke.

Pertsonen Zuzendaritza Osorako eta Antolaketaren Garapenerako Eredua definitu, abian jarri eta ezartzeko orduan, ULIKERREK bere bezeroei konponbide osoa eskaintzen die. Ildo horri jarraiki, Eredua definitzen (ZER EGIN), ezartzen (NOLA EGIN) eta finkatu nahiz erakundetzen bezeroei laguntzen die.

Eredua egin, ezarri eta garatzeko, ULIKERREK, batetik, bere metodologia eta, bestetik, Carnegie Mellon University izenekoaren Engineering Institute softwarearen People CMM® (People Capability Maturity Model ®) metodologia erabiltzen du.

People CMM pertsonen garapen osoa eta erakundeen aldaketa eta garapena errazteko kudeaketa-eredu bat da. prozesuen zuzendaritzako praktika modernoen “artearen egoera” eransten du eta bere giza taldearen gaitasuna era erakundearen eraginkortasuna bultzatzeko pentsatua dago.

Non erabiltzen da People CMM eredua?

Kudeaketan bikaintasun-eredua da eta enpresan dauden beste kudeaketa-praktika eta -ereduekin (hala nola EFQM, ISO, RSE, CMI eta abarrekin) erabiltzen da, horiei erants dakieke edota bateragarria izaten da.

People CMM ereduari esker, antolaketa-kulturaren heldutasun-maila garatzen da.